urteko udan, 6 eta 16 urte bitarteko neska-mutilentzat Ander Deuna ikastolan gauzatuko diren aisialdirako ekintzak Aiolan Aisialdia elkarteak eskainiko ditu. Hauek, ariketa fisikoan zein sormenean oinarrituko dira. Helburu nagusia ariketa ezberdinen bitartez hezigarriak iruditzen zaizkigun baloreak sustatzea izango da. Horretarako mota ezberdineko ariketak planteatuko dira, guztientzat erakargarr
iak izango direnak. Ez ditugu kirolak bere osotasunean landuko, modu alternatibo batean baizik. Ez da emaitzarik ezta trebetasunen hobekuntzarik egongo ere, kirol bakoitzaren barruan jolas kooperatibo ezberdinak landuko ditugu. Era berean, erabakia hartzeko gaitasuari garrantzia emango diogu. Honako hauek izango dira landuko ditugun jarduerak, bai fisikoak zein sormenezkoak:
•Boleibola
•Eskupilota
•Errugbia
•Herri kirolak
•Saskibaloia
•Futbola
•Surf*
•Joko jolas motorrak: Tradizionalak, kultura ezberdinetakoak…
•Gorputzaren bitartez komunikatzeko ariketak
•Dantza: Euskal dantzak, garaikideak…
•Material birziklatuekin eskulanak.
•Txangoak: Menditik, herritik…
Egutegia:
•Lehenengo astea: ekainak 22tik 26ra.
•Bigarren astea: ekainak 29tik uztailak 3ra.
•Hirugarren astea: uztailak 6tik 10era.
•Laugarren astea: uztailak 13tik 17ra. Txandak:
•Goizeko txanda: 9:30etatik 13:30etara (jantoki zerbirtzurik ez).
•Egun osoa: 9:30 etatik 17:30etara (jantoki zerbitzua barne). Sarrera ordua:
8:30etatik 9:15etara Ander Deuna Ikastolan. Dena den, goizeko 9:00etan Sopelako metro geltokian gelditzeko aukera egongo da (Ikastolara eramateko begiraleak egongo dira). Irteera ordua:
-Goizeko txandan umeak jasotzeko ordua 14:00ak izango dira Ander Deuna Ikastolan.
-Egun osoan umeak jasotzeko ordua 17:30ak Ander Deuna Ikastolan.